XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NERE BORDATXOTIK

Euskaltzaindia, euskal Akademia, aotik aorako bertsolari artean ezezik, bertso paperik egokienak ateratzen dituzten bertsolari artean sariak banatzen asi da.

Kanta paperen aroa berriro badatorrela esan diteke.

Ba-dira aotik aora bertsolari trebe ta iaioak diranak, paperean bertsoak jartzen ainbat molde ta taju eztutenak.

Zearo bestaldekoak ere bai; au da, paperean jartzen oso onak, eta bat baterako erreztasun geiegi eztutenak.

Bertsojartzaille apain, txukun eta goimallako bat ba-daukat nik begiz joa.

Lenere beste bein, Arantzazu onen orrialdetan eskeñi nizkitzuten bere bertso batzuk.

Sorta txiki batekin natorkizute gaur ere.

Teodoro Mujika dezute zizurkildar gazte onen izena.

Aurreko zarretan izan ditugun bertsojartzalle oneneri zorrik eztiena da nere iritziz.

Neurriz, gogotasunez eta konzetuz, danetik dago ondo osatua.

Gipuzkoa'ko bertsolari txapelketa Ernani'n jokatu zan, dakizutenez, abenduaren bederatzian.

Ori zala ta, ara zer bertso moldatu zuen Teodoro Mujika'k: .

Au biribildu duenak ba-daki nundik nora dabillen; ba-du sena eta nortasuna.

ADUNAKO ERRIARI

Bere auzoerri Aduna'ri eskeintzen dizkio urrengo loreak. Kanpantorre zorroztun eleiza du Aduna ameslariak. Andoain'dik Tolosa'ra goazela, eskubi aldera, gaintxo batean an ageri da zeru mandatari bezela.

Utzi dezaiogun Mujika'ri bere agerpen xamurrak egiten.

Ondo ere ondo tolestutako itzak daude ahapaldi guzietan. Ez al derizkiotzute esateko era polit eta apaña bertsolariak darabilkiena?